Sarrera

JAIZKIBEL

KONPAINIA

25 URTE BERDINTASUNAREN ALDE

Aurtengo irailaren 8an Jaizkibel Konpainiak 25 urte beteko ditu. Mende laurden Hondarribian Alarde parekide bat lortu nahian.

Ordurako, bertako emakume talde batek lau urte zeraman eskakizun hori plazaratzeko ahaleginetan. Udalak, ordea, entzungor egin zuen.

25 urte hauetan txiki sortu zen Konpainia hura etengabe handitu da eta ez du bere lana irailaren 8ra mugatu. Honezkero Euskal Herri guztiak du gure lanaren berri, badaki zer nolako ekaitzari egin behar izan diogun aurre.

Guk ez diogu inori ezer kendu nahi. Alderantziz, aukera berria eman nahi diegu herriko emakumeei. Nahi duenak jarrai dezake beti bezala, kantinera ala espaloia. Baina nahi duenak aukera berria luke Alarde parekidean.

Guk ez dugu Hondarribiko herria pobretu nahi. Aitzitik, aberastu nahi dugu. Ez dugu ezer itxi nahi, eskubideak zabaldu nahi ditugu.

Hondarribia “Berdintasunaren Hiria” izan dadin da gure ahalegina.

Horretarako jarraituko dugu lanean, Alarde parekide, bakarra eta publikoa lortu arte.

AZKEN BERRIAK

HBH sari-banaketa berriz bizi nahi baduzu edo etortzerik izan ez bazenu, hurrengo estekan ekitaldi osoa ikusi ahal izango duzu.

Gure kontaktua

📩 jaizkibelkonpainia@gmail.com

3 erantzun “Sarrera” sarreran

Utzi iruzkina