HBH saria

Gizarte inklusiboago baten alde lana egitea guztion ardura da. Jaizkibelek horretan sinesten du eta helburu hori jomugatzat hartuz lanean dihardu. Horren adierazletako bat “HONDARRIBIA BERDINTASUNAREN HIRIA” saria da.

Ekimen honen izateko arrazoia, laburbilduz, honakoa da: Askorentzat, Euskal Herrian eta hemendik kanpo, Hondarribia urtean behin plastiko beltzak zabaltzen dituen hiria da. Horregatik, sari honen bidetik, Jaizkibel Konpainiak Hondarribiaren izena garbitu eta berdintasunaren hiria bilakatzen lagundu nahi du.

Sariaren xedea gizon eta emakumeon arteko berdintasunaren alde lan egin eta egiten duten pertsona eta erakundeak saritzea da.


2023


Antzuolako Mairuaren Alardea


2022


Irantzu Varela


2021


Bitoriano Etxabe


2020


Hendaiako Danborrada


2019


SKOLAE


2018


Euskal Herriko Batukada Feminista: Ainara Sarasketa eta Arantxa Vicedo.


2017


Emakume Bertsolariak: Kristina Mardaras, Erika Lagoma, Uxue Alberdi, Amaia Agirre, Ainhoa Aranburu, Maialen Lujanbio.


2016

Iruñeko Herria: Joseba Asiron.


2015


Kresala, Irrintzi taldea eta Udaberri taldea.