Zure saria jasotzerakoan detailetxo bat aurkituko duzu edalontziaren hondoan, hona hemen zure landarea lortzeko jarraibideak. A la hora de recoger tu premio encontrarás un detalle en el fondo del vaso, he aquí las instrucciones para conseguir tu planta.
Category Archives: Sin categoría
23/02/23 Batzarra
Jaizkibel Konpainiaren kide hori: Gizon eta emakumeon arteko eskubide berdintasunaren bila ari denak, jakin badaki hori lortzeko eguneroko lana behar dela, ez dela aski egun seinalatu batekin. Horrela egin zuten gure aurrekoek eta horrela egin nahi dugu. Aurtengo jardunaren nondik norakoa erabakitzeko, batzarrerako deia zabaldu nahi dugu. Otsailaren 23an,osteguna, arratsaldeko 7etan, Kultur etxeko 103 gelan.ZabalduIrakurtzen jarraitu “23/02/23 Batzarra”
LORATZEN
LORATZEN: Jaizkibel Konpainiaren 25. urteurrena Urrutitik gatoz eta urrutira goaz. Nork esango zigun Jaizkibel Konpainia sortu genuenetik 25 urte pasa eta gero egongo ginen tokian egongo ginenik? Argi daukagu gure helburua oraindik ez dugula lortu eta horrek haserretzen gaitu, nola ez. Ezin zaigu buruan kabitu emakume izate hutsagatik espazio publikotik, ospakizunetatik, herriaren bihotzetako batetik botatzenIrakurtzen jarraitu “LORATZEN”
LORATZEN
Urriaren 22an, Hondarribian, LORATZEN eguna ospatuko dugu. Egun osoko egitaraua, goizean hasita, gauerarte, gure historia berreskuratzen duen ibilbide historikoa, herri bazkaria eta kontzertuak izango ditugu. Oraingoz, eguna gordetzea eskatzen dizuegu, eta Irailaren 8a pasata, xehetasun gehiago ematen joango gara.
Jaizkibel Aurrera
Jaizkibel Konpainiaren abesti berria aurkezten dizuegu! Abestia ikasteko gure YouTube-eko orrialdean txibilito, erredoble eta danborraren bideoa aurki dezakezu eta web orrialde honetan bertan Partiturak atalean txibilitoarentzat partitura aurkituko duzu. Animatu ikastera!
Hurrengo Batzarra
Datorren abuztuaren 19an, Amuteko auzo elkartean arratsaldeko 19:00tan.
2022ko HBH Saria
Nieves Alza, Iñigo Lamarka, Xabier Lapitz, Garbiñe Biurrun eta Maddalen Iriartek osatzen duten epaimahaiak 2022ko Hondarribia Berdintasun Hiria Saria Irantzu Varelari ematea erabaki du. Sari honen bidez, urte guzti hauetan berdintasunaren alde egin duen lan guztia eskertu nahi da, baita, jaizkibeli eskainitako babesa ere.
2022ko kantinera
2022ko uztailaren 22an egin zen zozketaren bidez, Leire Murua Salinas aurtengo kantinera hautatua izan zen. Bitxikeria gisa, Leire izan zen Jaizkibel Konpainiako lehenengo kuberoa 2003an, Telmorekin batera.
Mikroipuin lehiaketa
Jaizkibel Konpainiak mikroipuin lehiaketa baterako deia zabaltzen du, Konpainiaren 25. urteurrenaren inguruan. Hauek dira lehiaketa horren oinarriak: Helburua Jaizkibel Konpainiaren historian oinarritutako mikroipuina. Gehienez 100 hitz. Euskaraz Parte–hartzaileak 16 urtetatik gorakoak. Proposamenak Mikrokontakizuna Jaizkibel Konpainiaren sorrera eta bilakaeraren ingurukoa izango da. Ipuina originala izango da eta aldez aurretik argitaratu gabea. Proposamenak gehienez 100 hitz izangoIrakurtzen jarraitu “Mikroipuin lehiaketa”
Logotipo lehiaketa
Jaizkibel Konpainiak lehiaketa baterako deia zabaltzen du, bere 25. urteurrenerako logotipo bat aukeratzeko asmoz. Hauek dira lehiaketarako Oinarriak: Helburua Logotipoak, derrigorrez lelo hau eramango du (kakotxik gabe): “2.022.ean, 22. Konpainia barruan”. Parte-hartzaileak 16 urtetatik gorakoak behar dute izan eta Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoako lurraldetan jaio edo bizi direnak. Parte-hartzaileak mailIrakurtzen jarraitu “Logotipo lehiaketa”